• Facebook
  • Twitter

Gasteizko Principal Antzokia

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Gasteizko Principal Antzokia
  • Gasteizko Principal Antzokia
  • Gasteizko Principal Antzokia

Principal antzokia Gasteiz hiriaren erdi-erdian dago. Guztira 988 leku ditu, eta horietako 20 mugikortasun murriztuko pertsonentzat dira.

Antzokiko programazioak ia urte osoa hartzen du, mantentze lanetarako baliatzen den tarte labur batean izan ezik, abuztuko bigarren hamabostaldian.

Ikuskizunak lau denboralditan banatzen dira: negua-udaberria, uda, Nazioarteko Antzerki Jaialdia, eta Eguberriak. Denboraldi bakoitzean irekitzen da sarrerak saltzeko epea.

Urteko programazioak 150 ikuskizun baino gehiago barne hartzen ditu, publiko orokorrari zuzenduak eta antzezte arte mota guztietakoak.

Genero nagusia antzerkia da. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak lau hamarkadaz etengabe egindako lanari esker, genero hori kultura ohitura bihurtu da Gasteizko herritarrentzat. Hori dela medio, estatuko zein nazioarteko konpainien emanaldiak programatu ahal dira urte osoan.

Bigarren lekuan musika dugu, estilo guztietakoa; horien artean, Euskadiko Orkestraren abonamendu kontzertuak eta Kontzertu Handien zikloa nabarmendu daitezke. Orobat, musikalak eta jazz, flamenko, pop eta beste estilo batzuetako kontzertuak eskaintzen dira.

Eskenatokiaren antolamendua/neurriak:

Zabalera

11,15 m

Sakonera

8,54 m

Altuera

7,40 m boca – 18 m al peine

Edukiera:

984.

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde Teknikoa

Argiztapena

  • Mahaia: 1 x LT HYDRA SKY
  • Erregulazioa: 108 x 2,5 kW IES I-sine kanal
  • Fokuak:
  • 30 ADB 1 kW PC (10-65º)
  • 12 PC ADB 2kW (5-65º)
  • 12 fresnell ADB 2kW (12-61º)
  • 6 ADB 2 kW fresnell (12-65º)
  • 6 STRAND LIGHTING "Castor" 2 kW fresnell
  • 26 ETC source four zoom (15º-30º)
  • 26 ETC source four zoom (25º-50º)
  • 16 ETC source foru (26º irisduna) FINKO ARETOAN
  • 24 ADB 1 kW kuartzo asimetriko
  • 80 PAR 64:

20 CP60

20 CP61

40 CP62

5 x SVOBODA 2,5 kW bateria

1 x ROBERT JULIAT "ARAMIS" 2,5 kW HMI

1 x NIETHAMER 1,2 kW HMI

Antzokiak ez du kolore iragazkirik

Soinua

  • Mahaia: 1 x YAMAHA M7CL 32ch (v3)
  • P.A.
  • L-R: NEXO GeoS12 4 kutxa duten arrayak
  • Subgrabeak: NEXO RS15 2 kutxa duen arraya
  • Anplifikazioa: CAMCO Vortex
  • (100 dB areto osoan)
  • Monitoreak:

6 x NEXO PS 15; anplifikazioa: NEXO NXAMP 4x4

4 x NEXO PS 8; anplifikazioa: NEXO NXAMP 4x4

2 x EV SX A300

  • Irakurgailuak:
  • 2 x SONY MDS E10 mini-disca
  • 1 x DENON dn-hc4500 CD bikoitza
  • Mikrofonoak:
    • 5 SHURE SM 58
    • 4 SHURE SM 57
    • 2 SHURE 849 LC
    • 6 AKG 451-CK1
    • 4 AKG D-440
    • 1 AKG D-112
    • 1 AKG D-550
    • 2 AKG CGN 521E
    • 5 SENNHEISER MD 421
    • 4 SENNHEISER e-604
    • 6 countryman Isomax II-H cardioide
    • 8 Audio Technica AE3000 cardioide
    • 3 Neumann KM 184
    • 8 SENNHEISER haririk gabeko sistema

hargailuak:

  • 2 x ew300
  • 2 x ew500
  • 3 x ew500G3

mikrofonoak:

  • 2 x SENNHEISER ew 300 (eskukoa)
  • 2 x SENNHEISER ew 500 (eskukoa)
  • 4 x DPA 4066-F (diadema) 

Talde teknikoa

Arte eszenikoen teznikari espezialistak: Bost.

Hauek Principal antzokian lan egiten dute eta Udal Antzoki Sarearen antzokietan behar izanez gero.

Horrez gain enpresa pribatu baten zerbitzua eskatzen da saio bakoitzean: orokorrean lau teknikari. 

Informazio gehiago

Non