• Facebook
  • Twitter

Coliseo Antzokia

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Coliseo Antzokia

Victor Eusa Razquin arkitekto nafarraren lana duzu Coliseoa, eta 1949an inauguratu zuten. 1987. urtera arte zinema emanaldiak egiteko eta beste ikuskizun batzuetarako erabili zuten. J. M. Martín Herrera, Fernando Oñoro eta Jorge Unceta-Barrenetxea arkitekto taldeak zuzenduta, eraberritzeko lanak egin zituzten, eta 2007ko martxoaren 23an berriro zabaldu zuten.

Hiru areto ditu. Haietako lehena antzokia bera da, eta bertan bostehun lagun sar daitezke guztira. Beste bi aretoak laurogei lagunentzat dira.

Berriro inauguratu genuenetik, urtero laurogei bat ikuskizun antolatzen ditugu (kontzertuak eta antzerki eta dantza emanaldiak) eta 120 film inguru ematen.

Coliseoak zuzeneko ikuskizunak eta zinemako estreinaldiak uztartzen ditu. Zinema digitaleko bi proiektore ditu eta 3D zinemako bat.

 

Eszenatokiaren antolamendua/neurriak:

Zabalera

10m

Sakonera

10m ( 7,5 m kutxan eta 2.5 m proescenioa)

Altuera

6m

Edukiera:

504.

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde teknikoa

ARGIZTAPENA

  • 4 haga 18 zirkuitorekin kajan.
  • Truss, 9m, 12 zirkuiturekin proscenion (suebaki oihalaren aurrean 1,7m-tara gutxi gorabehera)
  • Truss, 9m, con 12 zirkuiturekin besaulki-patioan (suebakirik 6,5m-tara gutxi gorabehera)
  • Alboetako tronerak besaulki-patioan  (Altuera 3 eta 7,5m)
  •  48 zirkuitu kajan.

SOINUA

  • PAko 8000 W instalatuta
  • 12 speakon toma monitoreentzat

TALDE TEKNIKOA

  • Arduradun teknikoa: Jose Luis González.

Non