• Facebook
  • Twitter

2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak

Eduki hau partekatu
  • 2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak

Ostiralean, maiatzak 29, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 27 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.

Ordainpeko 27 ikuskizun (22 antzezlan, musikal bat,  2 kontzertu, dantza lan bat eta beste haur ikuskizun bat) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, uztailetik iraila bitartean. Horiez gain, 61. Jazzaldia ere izango da 2026ko uztailaren 22 eta 26 bitartean.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 27
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika