Euskal Antzoki SAREA 1993.urtean sortutako erakunde arteko izaera duen entitatea da, non Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Foru Aldundietako Kultura Sailek eta sarearen kideak diren antzokien eta aretoen titularrak diren udalek parte hartzen baitute.
Kalitatezkoa eta interesekoa den arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea da SAREAren helburu nagusia, horretarako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatuz eta publikoa sortuz arte eszenikoetako esparruan. Xede horrekin, topagunea eta elkarrizketa-foroa, informazio-iturri fidagarria eta eraginkorra, eta gune eszeniko publikoen barne eta kanpo koordinazio-tresna izan nahi du SAREAk.
Gaur egun, titulartasun publikoko antzoki eta areto multzo anitza eta zabalak osatzen du SAREA, eta hiru euskal hiriburuetan zein Euskadiko Autonomia Erkidegoko hianbat udalerritan dago presente.
Informazio-, aholkularitza- eta koordinazio-eginkizunak aurrera eramateko, ikuskizun eszenikoak biltzen dituzten bi katalogo ditu SAREAk.
Euskal eskaintza eszenikoaren katalogoa
Euskal konpainia profesionalek ekoiztu eta antzeztu dituzten eta, hortaz, programa daitezkeen aretoko antzerki eta dantza ikuskizun guztiei buruzko informazioa jasotzen da katalogo honetan.
Obra gomendatuen katalogoa
Aldez aurretik SAREAko Batzorde Artistikoak aukeratu dituen edozein jatorritako konpainia profesionalen aretoko antzerki eta dantza-lanak jasotzen ditu katalogo honek. Aukeraketa hori kalitatezko, intereseko, aniztasuneko, gaurkotasuneko eta orekazko irizpideak jarraituz egin ohi da. Katalogo horretan, ikuskizunari buruzko informazioaz gain, gomendatutako ikuskizunari buruzko iruzkin baloratiboa egongo da eskura.
Euskal eskaintza eszenikoaren katalogoa:
Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatzen diren euskal konpainia profesionalen aretoko antzerki edo dantza ikuskizunak sar daitezke katalogo honetan. Katalogo honetan ikuskizun bat sartzeko, eskuragarri dagoen eskaera-fitxa bete eta posta elektronikoaren bitartez bidali beharko dio konpainiak SAREAko koordinazio-bulegoari (sarea@ikerpartners.com), bertan eskatzen den dokumentazio gehigarriarekin batera. Ikuskizunak atal honetan aipatu irizpideak betetzen dituela bulegoak egiaztatuz gero, katalogoan sartuko da.
Obra gomendatuen katalogoa:
Edozein jatorritako konpainia profesionalen aretoko antzerki eta dantza ikuskizunak hartzen ditu barnean katalogo honek, SAREAko Batzorde Artistikoak aldez aurretik aukeratu dituenak. Sareko antzokietako programatzaileek osatutako Batzorde horrek, Euskadiko Autonomia Erkidegoan zein Estatuko merkatuan ekoiztutako ikuskizunei jarraipena egin ohi die, azken kasu honetan, batez ere, arte eszenikoetako estatu mailako azoketara hurbilduz. Obrak ikusi ondoren, gomendatutako obren katalogoa osatuko duten ikuskizunen aukeraketari ekiten zaio. Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiek SAREAko koordinazio-bulegoari (sarea@ikerpartners.com) bidal diezazkiokete haien proposamenak, eskuragarri dagoen eskaera-fitxa bete ondoren. Behin fitxa jasota, Batzorde Artistikoak eskaera ebaluatuko du, proposamenari jarraipena egingo al zaion erabakitzeko eta Katalogo Gomendatuan sartzeko aukerak aztertzeko.
Kontsulta itzazu Euskadiko Antzoki Sarearen emaitzak eta jarduera:
2023/04/13
2020/03/24
2019/01/30
2016/01/01