• Facebook
  • Twitter

NAK 2022: “ÍCARUS”

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Irailak 10
Eduki hau partekatu
  • NAK 2022: “ÍCARUS”

NAK 2022 Jaialdiaren baitan.

J. Ávila, J. Elvira, J.Ph. Rameau, J.B. Lully eta H.Purcell-en obrak.

Ícarus diziplina anitzeko ikuskizuna da, ezagutzaren bilaketa jakin-minetik abiatuz planteatzen duena. Jakin-min horrek Ícaro irudia bultzatzen du labirintotik ateratzeko, Débaro pertsonaia bihurtzeko desirarekin. Azken finean, gogoetak, asmamenak eta arrazoimenak bultzatutako bidaia da Ícarok egindakoa.

Obra honetan musika barrokoan oinarritutako egitura aurkezten da. Bertan, arrazoibide heuristikoari dagokionez, elektronika eta asmakuntza berriko tresnak (Prónomo txirula edo flaudamioa) azaltzen dira.

Pieza musikala hiru ekitalditan aurkezten da: labirintoa, Ikaroren hegaldia eta erorketa. Zati bakoitzak soinu-proposamen esperimentaletan oinarritutako egitura du. Proposamen horietan Frantziako barrokoaren bi ikuspegi agertzen dira: alde batetik Rameauren iluminismoa eta bestetik, Lullyren dantzek transmititutako melodien edertasuna zein erritmoen aberastasuna. Obra musikal honen amaieran Purcell konpositoreak idatzitako música para los funerales de la reina Maryren obra aipatzen da Ikaroren mitoaren amaiera tragikoa adierazteko.

 

PROGRAMA:

I partea. En el laberinto

Entrada. (Electronika) – Julián Ávila

El silencio de los muertos – Julián Elvira

Laberinto. (Electronika) – Julián Ávila

Passacaglia – J. B. Lully

Deconstruction – (Elektronika inprobisazioa eta flaudamioa) Julián Elvira & Julián Ávila

II partea. El vuelo de Ícaro

Les sauveges – J. Ph. Rameau

El vuelo – Julián Elvira

Cerca del sol – Julián Elvira

III partea. La caída

La caída (Elektronika inprobisazioa eta subcontrabaja txirula) – Julián Elvira & Julián Ávila

Marcha (Mary erreginaren hiletak) – H. Purcell

Evolution – Julián Elvira/H. Purcell

Creta – Julián Elvira

Marche pour la cérémonie des turcs – J. Ph. Rameau

 

ARTISTAK:

Julián Elvira: Prónomo txirula, “subcontrabaja” eta “flaudamio” txirula; Eduardo Costa: txirulak eta tuboak; Ana Torralba: txirulak eta tuboak; Julián Ávila: soinu elektrikoaren produkzioa eta hedapena.

 

EKITALDIA:

Ordutegia: 20.00etan

Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)

Sarrera: 15 €.

 


Non