TOPADA Fabrika (edo Karrika arteen fabrika) Luhusoko (Lapurdi) kale-arteen fabrika bat da, Ipar Euskal Herrian kokatua. Sorkuntzari, laguntzari, egoitza artistikoei eta arte eszenikoak espazio publikoan hedatzeari eskainitako kultura-gune gisa funtzionatzen du.
Haren helburua artista profesionalak ikuskizun baten sorkuntza-prozesuko etapa guztietan laguntza eta sustengatzea da. Diziplina artistiko guztiei idekia da, bultzaturiko sorkuntzak espazio publikoetan edo sorkuntzarako "dedikatuak ez diren" lekuetan egiteko pentsatuak dira. TOPADA Fabrika herrietan gaindi ibiltzen da, lurraldearekin eta bertako biztanleekin lokarriak josteko nahiarekin.