• Facebook
  • Twitter

Arrangoitzeko Natura Antzokia

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Arrangoitzeko Natura Antzokia
Baionako arkitektoa den Cazamayouk eraiki zuen antzoki hau, eta bertan, gela haundi bat, harmailak eta antzesleku bat daude. Euskal Herriko armak zizelkatuta, disko-forma duten estelak, eta Ramiro Arruek eginiko fresko bat aurki ditzakegu bertan.
 
Plaza biribilaren azpian, izurde bat daukan iturri bat ikusiko dugu, eta baita besaulki bikainak ere, Euskal Herriko zazpi probintziak irudikatuz. Guzti hau, Arrangoitzeko Pierre-n ideia izan zen.
 
Ramiro Arrue (1892-1971) Bilbon jaio zen, eta ilustratzailea eta zeramikaria izateaz gain, Euskal Herriko margolari esanguratsuenetariko bat izan zen.
 
Antzoki hau oso egokia da herri honetako jarduerak antolatzeko garaian : azokak, merkatuak, Arrangoitzeko bestak Ekaina hasieran … Bost egun hoietan, pilota jolasak, musika animazioak eta bertako produktuen dastatzeak izaten dira.
  • LekuaPlaza - Arrangoitze 64200
  • MotaAntzerkia
  • KategoriaAntzokiak
  • Telefonoa0559430855
  • Emailamairie@arcangues.fr

Non