Bergara erdi-erdian kokatuta dagoen XVIII. mendeko gure ondare garrantzitsuetako batean XXI. mendeko azpiegituraz atondutako agertoki eder bat daukagu. Arte ondare eta modernitatearen artean ia ezinezkoa zirudien oreka errealitate bihurtu da, eta altxor horretaz gozatuko dugu aurrerantzean.
Bergarak dagoeneko badu diziplina anitzeko emanaldiak modu erosoenean eta baldintza egokienetan ikusi eta entzuteko azpiegitura egokia. Aretoari, gure toponimia eta hizkera-ohiturei jarraituta eta hizkuntza arauak beteta, “Seminarixoa” izena jarri diogu. Eta hala izatea nahi dugu, kulturaren hazitegi bat. Bertara ekarriko ditugu neurri desberdinetako ikuskizunak, haiekin gozatu eta haietaz ikasteko; baina, era berean, herriko kultura taldeek eta artistek ere bertan plazaratuko dituzte beraien sorkuntzak.
Gure herriko kultura sortzaile eta kultura zaleok merezitako aretoa daukagu! Manu Muniategiandikoetxea artista bergararrak sortu du Seminarixoko irudia. Bera eta bere ekipoa zortzi puntako izarrean, euskal izarrean, oinarritu dira.
Zabalera: 8,10
Sakonera: 6
Altuera: 6
ARGIZTAPEN ETA SOINU EKIPAMENDUA
Klik egin riderra ikusteko
TALDE TEKNIKOA
Arduradun tekniko 1
Laguntzaile tekniko 2