• Facebook
  • Twitter

Tafalla Kulturgunea

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Tafalla Kulturgunea
  • Tafalla Kulturgunea
  • Tafalla Kulturgunea

2015eko otsailean inauguratutako eraikin hau Hortanco kalean kokatua dago errekoleten Konbentuaren atzean. 6871 metro karratu ditu eta 5418 erabilgarri, sotoan, beheko solairuan eta lehen solairuan banatuak.

Sotoak lau entsegu gela ditu, biltegi banarekin; Tafallako talderik jendetsuenek erabiltzeko gelak eta erakusketa gela.

Beheko solairuan kokatua dago areto nagusia (445 pertsonentzako edukiera du), diziplina anitzeko aretoa, komunak, atezaintza eta taberna; horretaz gain, lau aldagela komuna banarekin areto nagusira ematen dutenak eta bi aldagela diziplina anitzeko aretora ematen dutenak. Areto nagusia eraikineko handiena da eta ikuskizun anitzak programatzeko zuzendua dago, besteak beste antzerkia, musika edo dantza. Zoru flotagarria duen 20 bider 15 metroko eszenatokia, eserlekuak eta harmailen azpian kokatua dagoen berogailu sistema.

Lehen solairuan zinema aretoa (148 pertsonentzako edukiera), diziplina anitzeko aretoa, areto nagusia eta administrazio gunea.

IREKIERA ORDUTEGIA

  • Lanegunetan, astelehenetik ostiralera: 10:30 – 14:00 eta 15:00 – 22:30

SARREREN SALMENTA ORDUTEGIA

  • Lanegunetan, astelehenetik ostiralera: 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

ERAKUSKETA IKUSTEKO ORDUTEGIA

  • Astelehenetik larunbatera: 19:00 – 21:00.
  • Igande eta jai egunetan: 12:00 – 14:00 eta 19:00 – 21:00

Non