• Facebook
  • Twitter

Agoizko Kultur Etxea

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Agoizko Kultur Etxea

Agoizko Kultur Etxea, Carmelo Astráin, Julián Galar eta José M. Gutiérrez arkitekoen lana, 2004. urtean inauguratu zen.

Eraikinak bi solairu ditu. Solairu nagusiara José Amichis plazatik sartzen da. Bertan daude Liburutegi Publikoa eta Auditorioa, 266 eserleku dituena, eta arte eszenikoak erakusteko, ikus-entzunezko proiekzioak eta bestelako ekitaldiak ospatzeko prestatua dago. Horretaz gain, honako espazio hauek ditu: erabilera anitzeko areto bat, erakusketetarako areto nagusia eta beste departamentu batzuk, administraziorako, gestiorako eta espazioaren antolaketarako erabiltzen direnak.

Beheko solairura, berriz, Irigoien kaletik sartzen da. Bertan daude turismo bulegoa eta José Hierro erakusketa aretoa.

Kultur Etxeak hainbat kultur zerbitzu eskaintzen ditu, bertatik antolatutakoak edo herriko elkarte soziokulturalekin batera antolaturikoak, besteak beste, honako hauek:

• Arte eszenikoen programazioa: antzerkia, musika eta dantza.
• Zine komertzialaren eta zine forumen proiekzioak.
• Irakurketa bultzatzeko aktibitateak: topaketak idazleekin eta Ipuin kontalariak.
• Hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak.
• Lehiaketak
• Liburutegia
• Erakusketak
• Herritarrentzako elkarguneak.

Arretarako ordutegia zera da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era.
Helbidea: José Amichis plaza z/g
Telefonoa: 948 33 66 90
Emaila: cultura@aoiz.es

Non