• Facebook
  • Twitter

Iortia Kulturgunea

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Iortia Kulturgunea
  • Iortia Kulturgunea
  • Iortia Kulturgunea

Iortia Altsasuko kultur gunea da, Udaleko Kultur Zerbitzuak kudeatua eta kultura bultzatu, lagundu eta zabaltzeko sortua.

2003an hasi zenetik, herritarrak kulturara erakartzeko gune garrantzitsu bihurtu da, eta Udalak han egiten du kultur eskaintza gehiena.

Jakintza alor askotarako gunea izateko sortu zen Iortia, eta arte alorreko esparru desberdinak bultzatzeko eta zabaltzeko eremu batzuk ditu. Erakusketa gelak eta auditorioak antzerki, arte eta zinemako programazio aberatsa eskaintzen dute, eta areto txikiak eta erabilera anitzeko gelak, berriz, beste jarduera batzuk: tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak eta tokiko talde batzuen entseguak.

Era berean, Liburutegian eta Udalaren Kultur Zerbitzuaren bulegoetan kulturaren alde lan egiten da.

Berezko programazioaz gain, guneak beste entitate, elkarte eta talde soziokultural batzuk bultzatutako jarduerak ere hartzen ditu. Inguruneari irekia, Iortia Sakanako kulturaren aldeko gunea da.

ANTOLAKETA
3.000 m2 -ko azalera du, 3 solairutan antolatuta:

0. solairua
ARETO HANDIA
301 jarleku ditu, eta zinema, musika, antzerkia eta dantza programazio zabala eskaintzen du.

ARETO TXIKIA
Xumea bada ere, programazio handia du. 99 jarleku ditu, eta ikus-entzunezkoez eta zineforum saioez gain, hitzaldiak, aurkezpenak eta solasaldiak ere egiten dira areto txikian.

INFORMAZIO GUNEA
Eraikinaren atarian dago, eta han aukera asko izanen dituzu: kultur programazioari buruzko informazioa jaso, gelak eta materialak eskatu, laguntzei buruzko informazioa lortu….

ERAKUSKETA GELA
Areto gardena da, arte erakusketaz gozatzekoa.

LIBURUTEGIA
Hainbat atal izateaz gain, Interneterako sarbidea eta Wifi eremua ere baditu.

-1. solairua
ERABILERA ANITZETAKO GELA
Gehienbat musika taldeek entseguak egiteko erabiltzen duten arren, ikastaroak eta mota guztietako tailerrak egiten dira gela horretan.

JANTZIGELAK

BILTEGIA

1. solairua
UDALEKO KULTUR ZERBITZUAREN BULEGOA

Non