• Facebook
  • Twitter

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia
  • Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia

Jesús Ibáñez de Matauco antzokiak (Hegoalde gizarte etxean kokatua) funtsezko egitekoa du hiriko kultur elkarte eta taldeen ekimen artistikoak garatzeko. Era berean, Udalaren Antzoki Sarearen zenbait programa eskaintzen dira bertan.

Horien artean, "XXI. Mendeko Flamenkoa" zikloa da nabarmengarriena, musika autentiko eta unibertsal horri eskainia. Flamenkoaren munduan gailentzen ari ziren figurak ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta kantari zein gitarrista handiak igaro dira bertatik: El Cigala, Carmen Linares, Chano Lobato, Vicente Amigo, Serranito, etab.

Bestetik, JIM Aktual zikloa dugu, Udalaren Antzoki Sareak bere gain dituen helburuetako bati erantzuteko sortua, abangoardiako antzerki-produkzio garaikidea ezagutaraztea alegia.

Zentzu horretan, zikloak antzerkigile ausart eta konprometituenen lana jaso nahi du, beren lana aurkezteko moldean zein erabilitako diziplina artistikoetan berrikuntzak ezarri dituzten horiena, horretarako teknologia garaikideak ikuskizunaren zerbitzura jarriz. Ziklotik igaro direnetako batzuk aipatzeagatik, El Pont Flotant, El Barco Pirata abangoardiako konpainiak, Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo aktoreak, Marta Carrascoren balleta, Alfredo Sanzol eta Sergio Peris-Mencheta zuzendariak.

Eskenatokiaren antolamendua/neurriak:

Zabalera

10 m

Sakonera

8 m

Altuera

6 m

Edukiera:

296 leku, 6 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde Teknikoa

ARGIZTAPENA / SOINUA

https://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&nuevaPag=&uid=784217bf_120a2dcd150__7fba&aplicacion=wb021&id=&tabla=contenido

EKIPO TEKNIKOA

Teknikari bakarra dago zuzendaritza teknikoa egiteko. Behar izanez gero, enpresa baten teknikariak eskatzen dira. Horrez gain enpresa pribatu baten zerbitzua eskatzen da saio bakoitzean: bi teknikari.

Non