Bilboko Teatro Campos Elíseos Antzokia 1901. eta 1902. urteen artean eraiki zuten. 2010ean berriz inauguratu zuten guztiz birgaitu, modernizatu eta zabaldu ondoren; horrela, erabilera anitzeko espazio bihurtu zuten.
Teatro aretoa
805 pertsonarentzako lekua eta 500 m2-ko azalera ditu, eta la bombonera izenez da ezaguna. Hainbat maila ditu: beheko solairuan agertokia eta besaulki-patioa daude, lehen solairuan palkoak, bigarrenean anfiteatroa eta hirugarrenean prezio murriztuko sarrerentzako bigarren anfiteatroa. Teatro aretoak duen besaulkiak gordetzeko sistemari esker, neurrira presta daiteke. Halaber, soinurako, argiztapenerako, mugimendu eszenikoetarako eta bereizmen handiarekin (4K) proiektatzeko sistema osoa du.
Areto horren azpian, sotoak instalazioak eta biltegiak hartzen ditu, eta horrekin batera artisten eta gainerako langileen aldagelak eta gelak daude.
Kupula aretoa
Edozein muntaia egitea ahalbidetzen digun 320 m2-ko erabilera anitzeko aretoa da. 250 besaulkirako (edo 400 pertsona zutik) lekua du. Han egiten diren ikuskizunetan ikusleekiko gertutasunak paper garrantzitsua izaten du, eta, moldakorra denez, hainbat motatako ekitaldiak hartzen ditu. Soinu-, argiztapen- eta proiekzio-ekipamendu osoa izateaz gain, ekitaldiak HDn grabatzeko aukera ematen du.
Gainera, Campos Elíseos Antzokiak ikus-entzunezkoak produzitzeko zentro bat du, audioa eta bideoa produzitzeko estudioak eta prestakuntza-gelak alokairuan eskaintzen dituena.