Areto honek 250 aulki ditu, eta 8 x 5 x 3,5 metroko agertokia. Gaur egun antzerki eta musika programazioak eta jaietako ekitaldiak burutzen dira bertan. Horrez gainera udalerrian antolatutako proiekzioak, hitzladiak edota jardunaldiak, erakundeek nahiz gizarte elkarteek antolatuta eta urtean erabilgarri dagoen egunen %80ko erabilpena izan ohi du. Antzerki eskaintzak ekoizpen eta kalitate artistiko nahikoa du.
Atrezzo gutxiko obrak aurkezten dira, aktoreen lanean oinarrituak, erakagarriak eta anitzak eta euskal antzerki taldeek urtero aurkezten dituzten estreinaldietatik hainbat izaten ditugu. Musika ikuskizunek kalitate teknikoa eta soinu kalitatea dute eta eszenaratze ona.
Kultur Ostiraletako Antzerki eta Musika emanaldien programa urtekoa da, eta aurreko urteko urrian ixten da programazioa. Txotxongilo Jaialdia gertaera kultural garrantzitsuenetakoa da, euskadiko, estatu mailako eta 5 kontinenteetako taldeekin.
Zabalera 5m
Sakonera 8m
Altuera 3,5m
250 eserleku
ARGIZTAPENA
Work mahaia, 48 kanal programagarrikoa eta 24 memoriakoa
6 led-pare, 12 x 10 W-ekoak, zuri hotz eta epelekoak (3 alde bakoitzean, aurrealdeko posizio bertikalean)
2 RGBW eurolite koloretako, 12 x 5 W-ekoak
SOINUA
Yamaha mahai analogikoa, 12 kanalekoa eta efekturik gabea
4 AKG mikrofono atrilerakoak + metakrilatozko atrila
2 mikrofono eskukoak + 4 oin
2 mikrofono harigabe eskukoak
1 CD erreproduzigailu (autoetenerako aukera)
1 agertokiko audio-mahuka - 16/4 kontrola
MATERIAL OSAGARRIA
2.000 lumeneko led-proiektagailua, agertokiko sabaian
Aurrealdeko proiekzio-pantaila, 200 x 150 cm-koa
VGA-VGA, proiektagailutik kontrol-kabinara
+Kabinatik oihala eta aretoko argiak kontrola daitezke.
+ 2,4 x 1 m-ko 6 panel beltz erabil daitezke, edukiera mugatzeko.
+Zamalanak Abenduaren 25a kaleko 1. zenbakian egiten dira (eskailerak).
+Agertokian, azalera erabilgarria 7 x 5 m-koa da, eta altuera 3,2 m-koa.
TALDE TEKNIKOA
Argiztapen eta soinu tekniko bat TEC STAR Sestaoko enpresakoa eta noizean behin zamalanak egiteko pertsona bat.