ERABILERA MURRIZTUKO GUNEAK
Auditoriuma (165 lagunentzako tokia, eta teknikoki hornitua).
Liburutegia
Erakusketa-aretoa
ERABILERA ANITZEKO GUNEAK
1., 2., 3., 4., 5. eta 6. aretoak (sotoan)
7. aretoa (1. solairuan)
10. aretoa (2. solairuan)
Kultura-etxean egiten diren jarduera guztiak kultura-arlokoak izaten dira, esate baterako:
- Sustapen soziokulturalerako ikastaroak, biztanle guztientzat.
- Iraupen laburreko ikastaroak edo monografikoak.
- Eskola- zein gazte-antzerkiak programatzea, herriko ikasketa-zentroekin elkarlanean.
- Musika-saioak, Udal Musika Eskolak antolaturik.
- Norberaren kontura sortutako ikuskizunak: antzerki-tailerra, Eguberrietako jaialdia, eta abar.
- Haurrentzako zinema-zikloa.
- Helduentzako zinema-zikloak eta zineforuma.
- Familia-antzerkiko ikuskizunak.
- Musika-ikuskizunak, musika-zikloak, kontzertu didaktikoak eta familia-girorako kontzertuak.
- Hitzaldiak.
- Ahozko narrazio-saioak eta ipuin-kontalariak.
- Nafarroako antzerki amateurraren zein profesionalaren estreinaldiak.
- Argazki-, pintura-, eskultura-, zeramika-erakusketak, urte osoan zehar. Bertako artistak zein Nafarroako eta beste erkidego batzuetakoak. Bisita lagunduak izaten dira, eskola-taldeei zein bestelako taldeei zuzenduta.
- Herriko talde artistikoentzako probasaio-aretoak (abesbatza, antzerkia…).
- Arte plastikoen aretoa utziko zaie eskualdeko artista eta amateurrei, dagokien jarduera artistikoa landu dezaten. Kultura-zinegotzigoak aretoa behar ez duen orduetan utziko zaie.
- Liburu-aurkezpenak eta irakurketa dramatizatuak.
- Liburutegia, bideoteka, hemeroteka, internet-kontsultak, haur-liburutegia, liburuen mailegua, talde-lanerako ikasketa-gelak.
- Irakurtzea sustatzeko kanpainak.
- Soziokulturalki interesgarriak diren bileretarako eta ikastaroetarako aretoak, eskualdeko elkarte eta taldeek antolaturik.
- Eszenatokia utziko zaie eskualdeko eta Nafarroa osoko talde artistikoei; horren truke, bestelako zerbitzuak eman beharko dituzte, edota aldez aurretik tasak ordaindu.
- Eszenatokia edota erakusketa-aretoa errentan emanen zaie eskualdeko enpresei, haien jarduerak edo aurkezpenak egin ditzaten. Horren trukean, dirua ordaindu beharko dute (arautegi batek zehaztutako kopuruen araberakoa). Kultura-zinegotzigoaren beharrak lehenetsiko dira betiere.
- Mitin politikoak, hauteskunde-kanpainaren garaian bakarrik.
- Beste udal zerbitzuei (kirola, musika-eskola, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, Udala…) eta eskualdeko organismo publikoei (eskolak, haurtzaindegia, osasun-etxea…) guneak utziko zaizkie, haien ekimenak gara ditzaten.
- Hitzarmen bidez adosturik, guneak utziko zaizkie kultura-erakunde publiko eta pribatuei: Kirol eta Gazteria Institutua, Nafar Ateneoa, Príncipe de Viana erakundea, Nafarroako Museoa…
- Jendaurreko arreta-zerbitzua eta udal kultura-zerbitzuaren kudeaketa.