• Facebook
  • Twitter

AZ Azkuna Zentroa

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • AZ Azkuna Zentroa
  • AZ Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa da, begirada hemen eta nazioartean jarrita duena, eta ikusleen komunitate desberdinekin harremanetan jartzeko zabalik dagoena. Kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da.

Kultura-proiektu hau hiriko ardoen eta olioen biltegi zaharrean dago kokatuta, XX. mende hasierako eraikin modernista batean. Eraikinaren kanpoaldeko klasizismoak kontraste nabarmena sortzen du barnealdean Philippe Starck diseinatzaile frantziarrak asmatutako hiri-giroko espazio berezi eta soilarekin. Zentro garaikide honek giroan gordetzen du bere funtsaren zati handi bat.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok kultura garaikidearekin lotzen du gizartea, programazioko sei ildoren bidez: Arte garaikidea, Zuzeneko arteak, Zinema eta Ikus-entzunezkoak, Gizartea, Kultura digitala eta Literatura. Denak elkarren arteko harremanetan, programazio hibridoa eta multilaterala sortuz, garaikidetasunaren egunerokotasunari bide emateko, eta bitartekaritza eta hezkuntza erabilita, jakintza kritikoa sortzeko, eta artearen eta artisten bidez gizartea eraldatzeko.

ESKENATOKIAREN NEURRIAK

Zabalera: 8-13 m

Altuera: 5 m

Fondoa: 7 m

AFORO

400

ARGIZTAPEN ETA SOINU HORNIDURA

Toda la información técnica del auditorio disponible en el siguiente enlace:

https://www.azkunazentroa.eus/es/alquiler-de-espacios/auditorio/

 

 

  • LekuaArriquibar Plaza, 4 - Bilbao 48008
  • MotaKultur zentroak, Antzerkia, Ikusizko arteak
  • KategoriaErabilera Anitzeko Aretoak, Kultur Zentro Handiak, Antzokiak, Erakusketa Aretoak
  • Telefonoa944014014
  • Emailainfo@azkunazentroa.eus
  • Webhttp://www.azkunazentroa.eus

Non