Naita Produkzioak Nerea Ariznabarreta Izcueren eskutik jaio da 2017an. Bi urtez antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak egin ostean Londres eta Berlin artean LISPA eskolan (London International School of Performing Arts). Bultzada honetatik eta ikerketa, esperimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik jaiotzen da.
Proiektu gaztea izan arren, 2008an Zurrumurru Antzerki Taldearen sortzaileetako bat izanaren esperientzian oinarritzen da eta geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin izanean ere.
Naitak lengoai eszeniko berrietan egiten du apustua, diziplina artistikoak eta antzerki estilo ezberdinak batzean sortzen duen lengoai propioan. Antzerki fisikoa, zuzeneko musika, maskarak eta objektu manipulazioa dira produkzioetako adierazpenetako batzuk.