• Facebook
  • Twitter

Xabi Larrea

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Xabi Larrea

Zirkoarekin kasualitatez egin nuen topo, eta gutxi gutxika nituen trebetasun eta lorpen txiki horiek hain erakargarriak eta biziak bilakatu ziren niretzat, non, Ingalaterra eta Kubara ikastera joatea erabaki nuen. Eskola eta kultura desberdin horiek, esperientzia eta ilusio berriak bilatzera bultzatu ninduten, horrekin batera, artea, ilusioa eta bizitza ulertzeko modu desberdinak bilatuz.

Sortzen ditudan saioetan, egiten dudanaz gozatzea da nire helburu nagusia. Nire sormenen ezaugarria da, eta ikusleekin lotura hurbila lortzeko aukera ematen didana. Normala den moduz berezko gaitasun eta helburu artistikoen arteko nahasketa bat dira, eta zein “zoragarriak” azaltzea ez dudanez batere ondo egiten, beherago prentsak ikuskizun horietaz esaten duena irakurtzera gonbidatzen zaituztet.

Lan honetan ari naiz, eguneroko erronka txiki eta aurrerapausoak nigan ezinbestekoak direlako. Nire ikuskizunek, munduan zehar bidaiatzera eraman naute, eta pertsona ezberdinak ezagutu eta haiekin lan egiteko aukera eman didate. Nire biharra egiten dudan bitartean, kultura, arte, bizipen, hizkuntza eta gastronomi desberdinen ezagutzak hainbeste aberastu naute, non daukadan artista-artisau lan honi jarraipen emateko indarra ematen didate, nahiz eta batzutan hain ezegonkorra izan arren, lan hain humanoa, baikorra eta beharrezkoa da, non niretzat ezinbestekoa bihurtu dela. Zeren eta arteak eta kulturak kritiko, jakitun eta askeago egiten gaitu, eta batez ere, nire lanaz gozatzeko aukera ematen didalako.