• Facebook
  • Twitter

Vaiven Producciones

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Vaiven Producciones

Hastapenetik Vaivén-en ezaugarri nagusia, aski ezagunak diren egileen testu garaikide eta ezezagunak eszenaratzea izan da (Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán, etb) edota Chejov, Marlowe edo Brecht bezalako klasiko unibertsalen bertsioak balio handiko talde artistiko eta zuzendariekin eszenaratzea, beti ere, ikusleari kalitatezko antzerki bat eskaini nahian, egungo gizartearen arazoengandik gertu dagoena.

Taldearen ikuskizunetatik honako hauek azpimarratu behar dira: “Lotsa Gabe”, “La ley de Murphy”, “Eduardo II”, “Antígona”, “Inalanbrikak” edo “Nasdrovia Chejov”, “Duda razonable”, “Happy end”, “New Orlenasko Cyrano”, “Treblinkara azken trena”,   izan ere, hainbat sari jaso baitituzte Arte Eszenikoen MAX saria besteak beste. Orain 20 urte beteko ditugu eta dagoeneko luzea den ibilbide hau jarraitu duzuen guztiekin ospatu nahi genuke.

Webgunea