Tartean teatro konpainia da, eta urteak daramatza bere proiektu berezia garatzen eta sendotzen, bi zutabe nagusitan oinarrituz: bere proiektu guztien jatorrizko sorkuntza eta euskeraren nagusitasuna.
Tarteanen proiektu guztiak, hala Ez Dok Hiru zigiluarekin sortzen direnak nola zuzenean Tartean-en markarekin doazenak, konpainiaren jatorrizko sorkuntzak dira, eta hauxe da gure nortasunaren ezaugarririk esanguratsuena. Dramaturgiaren autoretza (gehienetan Patxo Telleriaren ardurapean) eta zuzendaritza autoretza (Jokin Oregiren eskutan). Biak eskarmentu handiko profesionalak, alor bakoitzean. Jokin Oregi, dramaturgoa bera ere, Feten Jaialdian bere historian ezagutu duen autorerik laudatuena, berriki nominatua izan da Max Sarietan zuzendari onenaren kategorian. Patxo Telleriak hogeitik gora antzezlan sortu ditu bere ibilbidean (azkeneko bi urteotan Arriaga Antzokiak berak idatzitako bost antzezlan plazaratu ditu), sona handiko autorea da. Biokin batera Mikel Martinez dugu, azkeneko hamarkadetan euskal antzerkiaren aktorerik enblematikoenatako bat eta Tartean proiektuaren hirugarren eta ezinbesteko anka.
Tarteanen bigarren zutabea euskeraren aldeko bere apostua da, kultur tresna gisa. “Ez dok hiru” sigiluaren kasuan, apostua erradikala da, ikuskizun guztiak euskera hutsean plazaratzen dituelako. Zigilu honen ikuskizunen izaerari dagokio jarrera hau, hizkuntzaren baliabideak erabiltzen dituelako tresna bezela, eta ondorioz, testuak itzuli ezinak suertatzen dira inongo beste hizkuntzatara. Tartean-ek zuzenean izenpetzen dituen antzezlanen kasuan, gure bi hizkuntzak erabiltzearen aldeko apostua egiten dugu (euskera eta gaztelania).