• Facebook
  • Twitter

"A.I. (Amalur Indarra)"

Eduki hau partekatu
  • "A.I. (Amalur Indarra)"

Mundu distopiko batean, adimen artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailenduko delarik, sistemaren balizko aldaketa subertsibotzat hartuko da aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazi egin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan, Amalur sortu da, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko.

Adimen artifiziala (AI, ingelesezko sigletan) agertzeak aukera ugari zabaldu ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz; baina, aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. AIarekin, non geratuko dira gizaki bihurtzen gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako?

[Dossier]

Fitxa

  • Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucia Lacarra & Matthew Golding.
  • Koreografia: Juanjo Arqués & Matthew Golding.
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding & Lucia Lacarra Ballet.
  • Musika: Samuel Barber, Max Richter, Jóhann Jóhannsson, Hans Zimmer, Kjartan Sveinsson.
  • Argiztapen-diseinua: Eduardo Chacón.
  • Jantziak: Betitxe Saitua.
  • Koprodukzioa: Teatro Arriaga Antzokia, Fundación Baluarte Fundazioa, Kursaal Eszena, Red de Teatros de Vitoria-Gasteiz.