• Facebook
  • Twitter

"Sustrai"

Eduki hau partekatu
  • "Sustrai"
  • "Sustrai"
  • "Sustrai"

Miren Barrena, Arte Ederretako profesionala, zirkuak eta arte plastikoek bat egiten duten mundu batean murgiltzen da, dituzten loturak aztertzeko prest.

Haren bilaketan, Miren hainbat pertsonekin gurutzatuko da, esperientzia desberdinak bizituz. Hala, bere kezkak eta galderak islatuko ditu eskaiolaren bitartez. Horrela, istorioz eta mugimenduz beteriko gorputz hutsak sortuko ditu, espazio hutsei protagonismoa eskainiz.

Gaur eta hemen, gure akrobaten trebetasun, ausardia eta berezitasunaz gozatuko duzu, materiaren degradazioaren, ENTROPIAren, konplize egiten zaitugun bitartean. Sortutako "nahas-mahasak" ez du atzera bueltarik. Gertatutakoa, gertatu da.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Lander Briones
  • Antzezleak: Alexandre Sierra, Asvin Lopez, Dominika Krzymowska, Iñigo Arroyo, Matthias Elgueta, Miren Barrena, Olivia Bernardo, Paloma Farga eta Toni Gutierrez
  • Koreografia: Gil Harush, Maialen Alberro eta Lander Briones
  • Komunikazioa: Irati Garmendia
  • Kudeaketa: Lander Briones
  • Musika: Musikene (David Enrique, Leonel Aldino, Nahia Vicente, Nuria López eta Paula Iglesias) eta Borja Antón
  • Jantzitegia: Jantzizlab (Ainhoa Etxeberria, Carlota Beunza, Marta Otegi, Goretti Elejalde eta Saioa Royo)
  • Argiztapena: Jorge Urrizola