• Facebook
  • Twitter

"Non dira haurrak?"

Eduki hau partekatu
  • "Non dira haurrak?"

Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta.

Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik.

  • Egilea eta zuzendariaJokin Oregi
  • AktoreakIraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
  • Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
  • Abestien letrak: Miren Agur Meabe
  • Argiztapen DiseinuaEdu Berja
  • Jatorrizko Musika: Adria´n García de los Ojos.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe
  • Musika laguntza: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria)
  • Ikusentzunezkoak: Jone Novo
  • Ekoizpena: BBK Sala eta Tartean Teatroa
  • Komunikazioa: Myriam Garzia
  • Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

 

tartean.eus

  • Egileak Jokin Oregi
  • KonpainiaTartean Teatroa
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2024