• Facebook
  • Twitter

"La sed del minotauro"

Eduki hau partekatu
  • "La sed del minotauro"
  • "La sed del minotauro"

La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean.

Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, eta ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.

Ikuskizun honek bi bertsio ditu: elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) eta gaztelaniazkoa.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga/Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. de Jaúregui
  • Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka
  • Argazkia: Son Aoujil
  • Soinu espazioa: Ibon Aguirre
  • Bideoak: Jesus Pueyo
  • Testuak: Jon Gerediaga, Alex Gerediaga
  • Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti
  • Aktoreen coach-a: Espe López
  • Ekoizpen eta zuzendari laguntzaileak: Leire Ucha/Graciela Doniz
  • Diseinu grafikoa: Aritz Merino
  • Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga

Filmaketa taldea

  • Ekoizpen laguntzailea: Elena Galdiz
  • Argazki zuzendaria: Carlos Gil
  • Poker jokalaria: Mirian K. Martxante


  • Mota Antzerkia
  • Egileak Khea Ziater
  • KonpainiaKhea Ziater
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Estreinaldi-urtea2024