Kandidok, Eriz bilobari gerra zibilean bizitakoa kontatu nahi dio. Esan nahi dio 1936an azkenetakoa izan zela Irun uzten, baina damututa Euskal Herrira itzuli zela bere anai Tomasek bezala bere herria eta etxea defendatzeko asmoarekin. Imajinatu gabe, gutxira bere burua traizionatu beharko zuela. Gerrak elur zaparrada baten antzera, dena zanpatzen baitu, asmoak eta itxaropenak. Kontatu nahi dizkio hainbeste gauza!
Gazan orain gertatzen ari den genozidioaz kontatu nahi dio. Mohamed eta Aisha anai arreben heriotzaz. Israelgo armadak jaurtitako misil batek erail zituen biak 23ko azaroan, amak ogi bila bidali zituenean.
Fitxa