Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin elkarrizketa da.
Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen direnak. Jatorri batetik heldu dira, berezko esentzia bat dute, topaketa bat aurkezten digute; elkarrizketan ari dira… Baina elkarrizketa beti ez da erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik... Batzuetan gerturatzen gaitu, bestetan urruntzen gaitu, tentsioan jartzen gaitu... eta besarkatzen gaitu.
Yarinek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.
Fitxa artistikoa