Maik eta Joseluk, TOTO txakurtxoaren kustodia partekatzen dute.
TOTO, komedia olinpikoa da. TOTOk belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. TOTOK maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.
Galdu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotea.
Max Sarietako finalista Egile Berri Onenaren atalean 2019
SGAEko XIII. Autor Express Antzerki Saria 2018
CLAVE. Valentziako Literatur Kritika Sarian finalista 2017
Fitxa artistikoa
Egilea: Mafalda Bellido
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Tania Fornieles
Euskarara itzulpena: Kepa Errasti
Aktoreak: Miren Gojenola, Asier Hernandez
Espazio eszenikoaren diseinua: Miren Intxaurraga, Xabier Mujika