• Facebook
  • Twitter

"Forever"

Eduki hau partekatu
  • "Forever"
  • "Forever"
  • "Forever"
  • "Forever"
  • "Forever"

André eta Dorine eta Solitudes lanen ondoren, Kulunka Teatro konpainia maskaren hizkuntza isilaren aldera lerratu da berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna batzen dituen ikuskizun batean.

Forever urruntze baten istorioa da: familia bat atzean utziz joango da, noizbait, izango zela amestu zuen hura. Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria. Plataforma birakari baten gainean, oso hizkera zinematografikoz, Forever tiobibo bat da; bizitzaren noria.

Baina baita espiral bat ere, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Noraino eraman dezake familia bat inkomunikazioak? Dena den, familia honen istorioa geurearena ere izan zitekeen, eta, beharbada, horixe bera da, hain zuzen ere, aztoratzen eta hunkitzen gaituena.

Kulunka konpainiaren eta Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalaren, Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren arteko koprodukzioa da Forever.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Egileak: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Eszenografia eta argiztapen diseinua: Javier Ruiz de Alegría
  • Eszenografia eta jantzi diseinua: Ikerne Giménez
  • Musika eta soinu diseinua: Luis Miguel Cobo
  • Maskarak: Garbiñe Insausti
  • Ekoizpena: Kulunka Teatro
  • Zuzendari laguntzailea: Alberto Huici
  • Eszenografia eraikuntza: Readest Montajes
  • Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz
  • Banaketa: Proversus
  • Argazkiak: Aitor Matauco
  • Prentsa arduraduna: María Díaz
  • Zuzendaria: Iñaki Rikarte

Fitxa teknikoa

  • Generoa: maskara antzerkia
  • Publikoa: helduak -gazteak
  • Formatua: ertaina - handia
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 105 minutu