Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Teatro Españolekin (Madril) elkarlanean.
Sinopsia
1998an, iraultza eragin zuen zineman Thomas Vinterbergek, Festen (Ospakizuna) filma eginda. Ikuslea jarlekuari josita utzi zuen Dogma 95 izeneko mugimendu berriarekin, eta, batez ere, hipokrisiaz, intzestuz eta sexu-abusuz jositako familia baten istorio aztoragarri eta basati honekin. Antzezlan hau filmaren egokitzapen bat da, goi-klasearen gizarte-harremanetan eta familietan nagusitzen den hipokrisiari buruzko tratatu zorigaiztokoa; kolpe bat gure kontzientziari.
Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuli da Cristian, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera anai-arrebekin eta senideekin. Baina festa lehertu egingo da, Cristianek denen aurrean salatzen duenean umetan aitak intzestua egin zuela berarekin eta zendutako arreba bikiarekin. Sinetsi ezinik geldituko dira denak. Cristianen hitzek uhin elektriko batek bezala zeharkatuko dituzte senideen gorputzak, eta indarkeriaren zama sumatzen hasiko da airean. Orduan, borborka odoletan ari den zauri hori ixten saiatuko da familia. Testu bizia eta gordina, gure gizarte klasista eta patriarkal honetan dagoen krudeltasun ezkutua aztertzea proposatzen duena.
Fitxa