Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Eduki hau partekatu
  • "Semea pixka bat motelago dabil soilik"
  • "Semea pixka bat motelago dabil soilik"
  • "Semea pixka bat motelago dabil soilik"
  • "Semea pixka bat motelago dabil soilik"
  • "Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia "akastunak" (gaur "disfuntzional" deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza.

Semea pixka bat motelago dabil soilik testu bikaina da eta ez da hitz egiteko modu bat. Sari ugari jaso ditu eta hainbat eta hainbat herrialdetako agertokietan ari dira antzezten, etengabe. Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko ditugu hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak. Pertsonaien adin aniztasuna deigarria da oso: aitonaamonak, amak, seme-alaba nerabeak, denetarik dago, eta erregistro zabal horrek piezari barietate eta aberastasun izugarria ematen dio. Bestalde, harrigarria da testua berehalako errealitate batean idatzita egon litekeela pentsatzea. Gure geografia industrialeko edozein auzo proletariotan kokatuta imajina dezakegu lasai asko, baita landa ingurunean ere, giro euskaldun batean. Emanaldiaren egilearen edo pertsonaien izena jakin gabe, ez genuke inoiz pentsatuko Balkanetatik datorkigun istorio bat denik. Hori gertatzen da testu handiekin, argi eta garbi unibertsalak diren horiekin.

Fitxa

  • Egilea: Ivor Martinic
  • Gaztelaniara itzulpena: Nikolina Zidek
  • Euskarara itzulpena: Aizpea Goenaga (Nikolina ?ideken itzulpenean oinarrituta)
  • Aktoreak: Miren Arrieta, Ane Gabarain / Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi "Jabato" López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Argazkia: Mikel Martinez
  • Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Produktoreak: Nagore Plazaola, Paola Eguibar
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa

Euskadi, auzolana