• Facebook
  • Twitter

"Née"

Eduki hau partekatu
  • "Née"
  • "Née"
  • "Née"

Née ikuskizunak hunkitu egiten du, gizatiarra dena errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera geruzatzen du, desilusioan laguntzen du, desengainua burujabetzen du, ausentzia indartzen du, maitasunaren alde borroka egiten du, ingurukoak birtualizatzen ditu, magiari eusten dio, deabruak uxatzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, iluntasunetik itzularazten du, irudimenari eraso egiten dio, beldurrak bereizten eta antolatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegina egiten du.

Née bakardadeari, maitasunari, ausentziari buruzko ikuskizuna da.

Modu dotorean eratzen da zaratatik urrundutako bidaia, lehenengo pertsonan kontatua, hausnartua eta eraldatzailea.

Née bakarlana da, eta nire buruaren narratzaile izateko premiatik sortu da.

Née ikuskizunean, bere narrazio-geruzen sakontasunean, sormen-forma eszeniko ezberdinak katalizatu dituzten eta ikusleari lotura emozional bat, giza ahotsaren esentziarekin bat egiten duena, ematen dioten benetako gertaerak bizi dira. Kontaketaren lekuak hunkitzen du, ez hainbeste kontatzen denak; gertaera jada ordenatuta dago, bizitza asimilatuta, onartuta eta gaindituta dagoen bezala. Baina bidaia amaieratik kontatzen da, eta amaiera horrek eusten dio bizitzari. Née irakaspen gisa jaio da, saminetik sortu da, eta edertasuna ekartzen du gogora.

Fitxa

  • Koreografoa, dantzaria eta zuzendaria: Igor Calonge
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
  • Koreografia laguntzailea: David Candela
  • Argiztapen diseinua: Sergio García
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika
  • Eszenografia: Igor Calonge
  • Banaketa: Beatriz Churruca / Astakardu
  • Argazkiak: Daniel Blanco
  • Bideoa: Kensa Produkzioak, Asier Garcia
  • Iraupena: 50 minutu

Cielo rasO