Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Muna"

Eduki hau partekatu
  • "Muna"
  • "Muna"
  • "Muna"
  • "Muna"
  • "Muna"

Durangon finkatutako GANSO&Cía antzerki konpainiak bere bederatzigarren sorkuntza aurkezten digu 2007an sortu zenetik. Aurrekoak bezala, bere sorkuntza San Agustin Kultur Gunean garatu da, bertan baitauka bere egoitza artistikoa.

Oraingo honetan, lehen haurtzaroko ikusleei zuzenduko zaizkie, 2 urtetik 6 urtera bitartekoei, beti bezala umorea, zehazki clownaren teknika, ikuspegi garaikidetik erabiliz. Proposamen bisual eta emozionala, zati berdinetan.

Sinopsia

Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!

Fitxa artistikoa

  • Antzezlea: Cecilia Paganini
  • Zuzeneko musika: Txefo Rodríguez
  • Argiztapenaren diseinua: Ion Chávez
  • Musikaren konposizioa: Quico Puges
  • Eszenografiaren eraikuntza: Gorka Ganso, Oscar de Paz
  • Diseinu grafikoa: Sr. Sommer
  • Sortze lana: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
  • Zuzendaria: Gorka Ganso
  • Zuzendaritza musikala: Quico Pugès
  • Argazkiak: Asier Bastida
  • Teknikaria: Unai Barrio
  • Banaketa: Rocío Pindado - Portal 71

Oinarrizko informazioa

  • Lekua: aretoko ikuskizuna
  • Hizkuntza: hitzik gabekoa
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publikoa: bereziki 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna

Euskadi, auzolana