• Facebook
  • Twitter

"La medida que nos ha de dividir"

Eduki hau partekatu
  • "La medida que nos ha de dividir"
  • "La medida que nos ha de dividir"
  • "La medida que nos ha de dividir"
  • "La medida que nos ha de dividir"

Bi leku behar dira muga bat egiteko. Espazio hori zeharkatzen gaituen denborarekiko paraleloak diren marrez betea dago, eta ez da ez egia ez bakarra ez gurea. Ez izatez, ez gara ezeren edukiontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta, hala ere, nola senti genezakeen etorkizuna hau zela?

Fitxa

  • Koreografoak eta dantzariak: Diego Pazó eta Lucía Burguete
  • Musika originala: Luisillo Kalandraka
  • Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
  • Irudiak: Idoia Rodríguez eta Rafael Arenas
  • Bideoaren edizioa: Diego Pazó
  • Iraupena: 55 minutu (aretoa) / 17 minutu (kalea)

Konpainia

Dantza garaikideko kolektibo gazte bat da Qabalum. 2020an sortu zen Iruñean, eta dantza sortu eta egiten, irakasten eta bitartekaritza kulturalean dihardute. Beren proiektuek askotariko erakundeen babesa jaso dute, hala nola La Faktoría Choreographic Center, Festival DNA, Dantzan Bilaka edo Dantza Konpainia Nazionala. Diego Pazó eta Lucía Burguete dira kolektiboko kideak, eta lanean aritzen dira beren kasa ere, Espainian zein atzerrian.