2015ean sortu zenetik, garrantzi berezia eman dio Larrua konpainiak mugimenduaren ikerketari, estiloaren bilaketari eta diskurtso bereizgarriari. Lan-lerroak definitu ahal izateko, honako hauek izan dira bere helburu nagusiak: mugimenduaren erritmoak, dueto- eta kontaktu-lana, konposizioko egiturak, mugimenduaren dramaturgia eta emozioa eta fisikalitatea bateratzeko modua. Lanei beti gogoeta-garrantzia gehitzen dio Larruak, irudiak azaltzen diren unetik ikuslearengan pentsamendu introspektiboa sortu nahian.
Fitxa