Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Gernika"

Eduki hau partekatu
  • "Gernika"

Bilaka kolektikoak Euskal Herriko dantza eta musika herrikoietan espezializatuak diren artista gazte batzuk biltzen ditu. Hego Akitaniako eszena nazionalarekin bide-artista da. Stéphane Garin (eszena nazionaleko beste bide-artista bat ensemble 0-rekin) eta Martin Harriague gonbidatzen dituzte Euskal Herriko zein Europako historiaren orrialde ilun baten esploratzeko: Gernikako bonbardaketa, eta horren bidez gure garaiko gerren indarkeria salatu nahi izan dute.

Euskal Herrian sortuak, Martin Harriague-k eta Stéphane Garin-ek nazioartean garatu dute beren ibilbidea, dantza eta musika garaikideen alorretan. Bilakako dantzari eta musikariekin lotura eginez geroz, sortutako hibridazioak Euskal ondare immaterialetik abiatutako idazki berriak ikustekoak ditu.

Sinopsia

1937ko apirilaren 26an, merkatu egun batean, hegazkin alemaniar eta italiarrek Gernika euskal herri txikia bonbardatu zuten.

Lehen aldia da historia modernoan hiriko biztanleria bat nahitara eraila dela. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Franco jeneralaren aliatua izan zen Hitlerrek sarraski hau bilatu zuen populazio zibila izutzeko helburuarekin.

Fitxa

  • Egileak: Martin Harriague, Bilaka Kolektiboa
  • Koreografia: Martin Harriague
  • Musika: Xabi Etcheverry, Patxi Amulet, Stéphane Garin
  • Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Aimar Odriozola
  • Jantzien diseinua: Martin Harriague, Vanessa Ohl
  • Jantzien egilea: Vanessa Ohl
  • Dekorazioa eta osagarriak: Annie Onchalo, Frédéric Vadé, Gilles Muller
  • Argiak: Mikel Perez, Nahia Burucoa
  • Soinua: Maxime Truccolo
  • Ekoizpena: Marion Morin
  • Emanaldiaren lekua: aretoko ikuskizuna
  • Iraupena: Ordubete

Harremanetarako

Ekoizpena: Marion Morin > 07 86 42 94 29 – prod@bilaka.com 
www.bilaka.com


Euskadi, auzolana