Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Batetik bestera"

Eduki hau partekatu
  • "Batetik bestera"

Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahal izango dituzue horietako hainbat. Gehienek halabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku...

Xo, xo, xo...

Begira, begira, begira!!

Batetik bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzezlana da. Giza migrazioei buruz hitz egiten du txorien migrazioen bidez. Umoretik heltzen dio gaiari, eta, txotxongiloen eta bideoproiekzioen laguntzaz, zuzeneko musikaren uhinek hegalean altxatuko dituzte ikusleak antzokiko eserlekuetatik. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Patricia Urrutia
  • Zuzendaritza: Elena Olivieri
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga
  • Musika: Asier Ituarte
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Edu Berja
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
  • Ekoizpen laguntzailea: Esther Terradas
  • Ekoizpena eta banaketa: Benetan be
benetanbe.com

Euskadi, auzolana