• Facebook
  • Twitter

"Arima"

Eduki hau partekatu
  • "Arima"
  • "Arima"
  • "Arima"

ARIMA

Gauzarik xumeenen edertasuna,
azaletik funtsezkoraino doan bidea,
betiereko aztarna.

Ikuskizuna

AMAIA ELIZARAN dantzariaren bakarkako lana da LIAM Ó MAONLAÍ musikariak sortutako soinu errepertorioa lagun. Antzoki eta aretoetan antzezteko helburuarekin sortutako lana da.
Musika tresnen erabilerak, pianoa, arpa zeltiarra, flauta eta musikariaren ahotsak, klima paregabea sortzea ahalbidetzen dute.
Arima euskal dantzari eta koreografoaren seigarren lana da eta Hothouse Flowers taldeko lider Liam Ó Maonlaí musikari irlandarraren laguntza du.
Sinpletasunaren edertasuna, azaletik funtsezkora doan bidaia. Irudi indartsu eta pasarte kementsuak eszena lasaiagoekin tartekatzen dira Ariman. Inprobisazioaren teknikan
oinarritutako pieza bat da. “Bidaia emozional argi bat egiten degu piezan, betierekoa edo eternala dena bereziki aztertuz” Gauzarik xumeenen edertasuna, Azaletik funtsezkoraino doan bidea, betiereko aztarna.

Fitxa

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua