• Facebook
  • Twitter

"Abundance"

Eduki hau partekatu
  • "Abundance"
  • "Abundance"

Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, KAOSA eragiten du. 

Abundancek indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen du. Obrak printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du, oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan jarriz. Izan ere, bizitzeko modu honek norbanakoaren fantasiak guztiz ixilarazi ditu, benetako desirak gure buruetan giltzapetuta geratuz.

Bost interpreteek, dantzatuz, jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaituko dituzte.

Erromantizismo toxiko hau iraultzeaz gain, piezak gizarteak zahartzaroarekiko duen ikuspegi negatiboarekin amaitzea du helburu. Honela, honen aurkako diskurtsoetatik ihesiz benetan boteretsua den adineko pertsonaia aurkeztuko da taula gainean. Berak, askatasun osoz eta bere urteek emandako esperientziatik abiatuz, belaunaldi berriari desioen unibertso honen berri emango dio, beren kabuz erabakiak hartzeko trebatuz.

52 minutuko obra hau 2022ko maiatzaren 29an estreinatu zen Donostiako Gazteszena aretoan.

OSA+MUJIKArentzat hain garrantzitsuak diren elementuak ditu pieza honek ere; biziki landutako estetika boteretsu eta koloretsua da, mezu zuzen eta indartsu batekin. 

Fitxa artistikoa

  • Egilea: OSA+MUJIKA
  • Koreografoa: Jaiotz Osa
  • Zuzendaritza Eszenikoa: OSA+MUJIKA
  • Dantzariak: Cristina Aldasoro/Rafke Van Houplines/Carlos Ojeda/Maddi Ruiz de Loizaga/Jaiotz Osa
  • Musika: Gartxot Unsain
  • Jantziak/Eszenografia: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Alvaro Estrada
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Etawoski
  • Ekoizpena: OSA+MUJIKA

Jaiotz Osa eta Xabier Mujika (OSA+MUJIKA): «Hizkera pertsonal bat landu nahi genuen, eta gure hizkuntza hori dantzara ez ezik beste diziplinetara ere eraman» (Kulturklik Berezia)


  • Egileak Osa+Mujika
  • KonpainiaOSA+MUJIKA
  • Estreinaldi-urtea2022