José Carlos Garciak egokitu eta zuzendutako lana, Jean Giono idazlearen Zuhaitzak landatzen zituen gizona liburuan oinarrituta, 6 urtetik aurrerako ikusleentzat.
Elzéard Bouffier da istorio zirraragarri honetako protagonista, protagonista izateko asmorik gabeko protagonista. Artzain honek urteak eta urteak eman zituen Provenzako landa-eremu zabal batean zuhaitzak landatzen. Hala, lehen alferrik galduta zegoen lurra bizitzaz eta berdetasunez betetako paraje bihurtu zuen. Halaxe kontatzen digu narratzaileak, 1913an hasten den (urte horretan ezagutu baitzuen narratzaileak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakartia) eta hogeita hamar urte geroago amaitzen den istorioa, eskualde horretan bertan, gerraren ostean hari bisita egin eta lore-baratze bihurtuta aurkitu zuenean.
Fitxa
Harremanetarako
Gorakada
gorakada.com
gorakada@gorakada.com
94 621 70 53
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen duen obra da.
Jean Giono, idazle frantziar ezagunak, bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsua egiten du, harmoniaren aldeko kantu xumea. Gizakiok lurra zaindu eta aberastea baitu helburua, landareen jarduera isil eta eraginkorraren laguntzaz.
Beraz, bi gizonen arimak bakardade deskribaezinaren erdian topo egitearen istorioa da. Bat, artzaina, bere bizitza lurra salbatzeko bizi den ingurunea birlandatzen ematen duena. Bestea bere buruaren bila dabilen gaztea. Atzealdean, bi mundu gerra, kontzientzia ekologikoari buruzko mezu bat eta ez askoz gehiago.
Batzuetan, ipuin musikatua dirudi, non Sandra Fernándezen interpretazio musikal korrektoa dago. Fran Lasuenen-ek ere parte-hartzea zuzena du harizko instrumentuak erabiliz eta bi horien gainean kulunkatzen da obraren aria: ahotsa eta musika. Erdian, eta gora behera handirik gabe, kontakizuna.