Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Loba (She Wolf)"

Eduki hau partekatu
  • "Loba (She Wolf)"
  • "Loba (She Wolf)"
  • "Loba (She Wolf)"
  • "Loba (She Wolf)"

19623an, adin ertaineko emakume bat Hollywood Reporter-eko erredakzioko iragarkien atalean aurkeztu zen, iragarki hau jartzeko: "Hiru seme-alaben ama. Dibortziatua. Amerikarra. Hogeita hamar urteko esperientzia zine aktore gisa. Oraindik arin eta zurrumurruek diotena baino atseginagoa. Hollywooden lan egonkor bila ". Jasotzen duen erredaktore gaztea aho bete hortz geratu zen eta emakumea zakar izan arren, ahal duen guztia egiten du joan ez dadin. Gaztea Lukas Heller da, gidoilaria. Emakumea Bette Davis, aktorea.Elkarrizketan zehar, fikzioa eta errealitatea nahasten dira, ortziko izarrak ilundu egiten dira, iritsezinak iruditzen zitzaizkigun emakume askoren benetako historia ikusten uzteko..Ikuskizun honek, emakume langilearen ausardia, kemena eta ahalegina omendu nahi ditu, eta bereziki, gizonak nagusi diren arlo honetan, beren lana defendatzeko arima hustutzen duten aktoresei.Lan honek zinemari keinu bat egiten dio, kultur altxorra diren izenburu klasiko handiak hartuaz,  zinean ikuslegoak aitortu gabeko lan teknikoei erreparatuaz eta eguneroko istorioen islada bat eginaz.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea- Juan Mairena
  • Zuzendaria- Xiqui Rodríguez
  • Antzezleak- Béatrice Fulconis y Xiqui Rodríguez
  • Argi eta soinu diseinua- Xiqui Rodríguez
  • Musika- Raúl Escudero
  • VideoArte- Mapping Er Z
  • Argazkia- Jose Vicente
  • Bideoa- Imagia TV


Euskadi, auzolana