• Facebook
  • Twitter

"Lo que pasa mientras"

Eduki hau partekatu
  • "Lo que pasa mientras"

Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da. Bat gara orain. Ukimena nire azalean gurea den zerbait da. Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz. Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu. Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu. Gutako baten oinak gu bion sustraia dira. Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia eta dantzariak: Rocío Tejeda, Olaia Valle
  • Jatorrizko musikaren konposizioa: Aida Valdayo
  • Argiztapenaren diseinua: Flavia Mayana
  • Argazki digitala: Jaqueline Larsen
  • Argazki analogikoa: Mire Stones
  • Bideoa: Alba Gómez, Mire Stones
  • Mentorea: Janet Novas
  • Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Azala, Harrobia-Eskena, Real Conservatorio Profesional de Danza "Mariemma", Gipuzkoako Dantzagunea, Centro Cultural Paco Rabal, Barakaldo Antzokia, Centro Coreográfico María Pagés
  • Eskerrak: Espacio Punto de Fuga, Espaciofci, Movimiento en Red, Katapulta, Teatros del Canal
  • Iraupena: ikuskizun honek bi bertsio ditu: laburra, kalerako (17 minutu), eta luzea, aretoetarako (45 minutu)

Konpainia

Cía Analógica dantza garaikidea egiten duen konpainia bat da, Rocío Tejedak eta Olaia Vallek sortutakoa. Mugimenduaren arteen inguruan lan egiten dute. 2022an, Espacio Punto de Fugaren, Espaciofciren, Movimiento en Reden eta Harrobia-Eskenaren (Transiciones) laguntza jaso zuten dantzari eta sortzaile hauek, elkarrekin egin zuten lehen lanari ekiteko: Lo que pasa mientras. Horrela, bertsio laburra sortu zuten eta, Movimiento en Red-i esker, Logroñon, Bilbon eta Santanderren erakutsi zuten. Era berean, Tetuáneko 2022ko Koreografia Lehiaketarako aukeratu zuten lana, eta zenbait jaialdi eta zirkuitutan ere egon zen. Orain, bertsio luzea sortu dute orain, aretoetarako.

Harremanak eta banaketa

Olaia Valle
Telefonoa: + (34) 675 707 878
Helbide elektronikoa: loquepasamientras@gmail.com 
Instagram: @loquepasamientras

badbilbao.eus