Mikel-ek, dibortziatu deprimitu, idazle zapuztu eta ardoaren apasionatuak, ezkondu aurretiko astean bodegak bisitatu eta ardoak dastatzeko bidaia bat egitea proposatuko dio aspaldiko laguna duen Ander-i, ezkontzeko zorian dagoen arrakastarik gabeko aktoreari. Bikote bitxia osatuko dute: Ander, seduktore bat da; Mikel berriz, pesimista bat.
Ander-ek bere askatasunaren azken egunez gozatu nahi du, Mikel-ek ordea, bere errealitate grisa ahaztu. Ander urteko ardo merke batekin konformatzen da, Mikel berriz, ardo perfektu bat dastatzeko amorratzen dago. Izan ere, euren asmoen huts egitean eta galduriko gaztetasunean baino ez baitira bat etorriko.
Ardo bodega zonaldera iristerakoan Amaia-rekin topo egingo dute, Mikel-ek aurretik eginiko bisitaldietatik jada ezagutzen duen zerbitzaria, eta Terra-rekin, inguruko bodega batetako langilea. Ander -ek neskekin hitzordua lortuko du. Eta jakina, bietako inork ez die Ander ezkontzeko zorian dagoenik aitortuko.
Ander-ek harreman korapilatsua hasiko du Terra-rekin, azkenean ezkontzera iritsiko ote den zalantza izateraino. Mikel-ek, bere aldetik, Amaia-ganako hurreratze lotsati bati ekingo dio. Neskek egia jakiterakoan guztia pikutara joango da, jakiterik ez dagoen ondorioak izango dituen sentimendu kataklismo bat eraginez.
Fitxa
Banaketa
Ados Teatroa
606990734 / 943278109
www.adosteatroa.com
adosteatroa@adosteatroa.com