Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu.
HIRU(3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetan zai egoteko indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak. Eta erabaki guztiak...
Zimendu zehatzetatik abiatuta, moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean unekoa.
Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.
Fitxa artistikoa
- Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
- Argazki instalakuntza: Aitziber Orkolaga
- Dantzariak: Leire Otamendi, Eneko Gil, Olaia Valle, Beñat Urretabizkaia, Oihana Vesga
- Musika: Ainara LeGardon, Myriam Rzm, Ander Fernandez
- Musika ekoizpena eta teknikaria: Karlos Osinaga
- Argiztapen diseinua eta teknikaria: Sergio Garcia
- Bideo proiekzioak: Kensa Produkzioak
- Kanpo begirada: Mizel Theret, Idoia Zabaleta, Bertha Bermudez
- Ekoizpena eta banaketa: NERI(H)ARI – Myriam Perez Cazabon (Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin eta Donostia Kultura, Gipuzkoako Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa eta Espacio Punto de Fuga-ren babes eta elkarlanarekin)
- Azpigeneroa: dantza garaikidea, diziplina anitzekoa
- Iraupena: 55 minutu