• Facebook
  • Twitter

"FAKE. Begiari tranpa"

Eduki hau partekatu
  • "FAKE. Begiari tranpa"

Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak.

"Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana.

Fitxa

  • Egilea: David Caiña
  • Zuzendariak: Gorka Mínguez, David Caiña
  • Zuzendari laguntzailea: Coral Igualador
  • Musika: Adrián García De los Ojos
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzi diseinua: Ainhoa Elguezabal
  • Eszenografia diseinua: Gorka Mínguez
  • Atrezzoa: María Martínez
  • Antzezleak:
    • Celia: Marible Salas / Leire Ucha
    • Xabier: Gorka Mínguez / Aitor Fernandino
    • Lucía: Gemma Martínez / Iraitz Lizarraga
    • Uxue: Lorea Intxausti
    • Pablo: Albar Cirarda