Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Espejismos - El lado épico"

Eduki hau partekatu
  • "Espejismos - El lado épico"
  • "Espejismos - El lado épico"
  • "Espejismos - El lado épico"

Umore absurdoz osaturiko ikuskizun bat da, non bi pertsonaia saiatuko diren aztertzen izakiok pairatzen ditugun gertaera anitzak gaur egun, baina giro surrealista baten barruan, eta Amerikako Far West-ek duen tonu epikoan.

Nortasunaren bilaketa, adiskidetasuna, galdutako amodioak eta gaur egungo gizarteak dituen mandamentu berrien mehatxua, besteak beste, izango dira pertsonaia hauek zapalduko dituzten lurraldeak. Horretarako elkarrizteka dibertigarri bezain azkarrak baliatuko dituzte. Bien bitartean elkarren bila  arituko dira ikuskizunean zehar.

Zeru hodeitsu eta iheskor baten pean, zuzeneko musikaz lagunduta, Bob eta Bob, umoreari helduko diote, baita malenkoniari ere, desagertzear dagoen aro batera ikusleak hurbiltzearren. Noizean behin, dantza eta kantu eroan arituko dira eta erritmorik gabe, eta saiatuko dira ikusleak azken garaiko bizimoduaz haunarrean jartzen.

Fitxa

  • Egilea: sorkuntza kolektiboa
  • Aktoreak: Txubio Fernández de Jauregui, Jabitxin Fernández
  • Musikaria: Iban Ruíz de Gauna
  • Ekoizpena: Kolectivo Monstrenko
  • Teknikaria: Jasón Guerra
  • Iraupena: 55 minutu

Harremanetarako

info@monstrenko.com 
Jasón: 659 72 12 21
Txubio: 670 64 73 43


Euskadi, auzolana