• Facebook
  • Twitter

"Conquistadores"

Eduki hau partekatu
  • "Conquistadores"

Igo! Untzia Indietarantz abiatzear dago. Beste aldean mila abentura ditugu zain, esplotaru gabeko lurrak, ur gaineko hiriak eta itsaso ezezagunak.

Ikuskizun zirraragarria izango da, eszenan apustu ausarta egingo dugu, eta Peru, Mexiko edo Txilen barrena ibiliko gara, Pizarro, Cortés, Inés Suárez, Pedro de Valdivia edo Vasco Nuñez de Balboa bezalako pertsonaia historiko ezagunen eskutik...

Ontziratzeko prest?

Conquistadores historiarekin eta munduarekin adiskidetzeko obra da. Absurduaren antzerkia eszenaratze garaikide baten bidez, gure miseriei barre egitea lortzen dugu, epaitu gabe baina erakutsi gabe.

Fitxa artistikoa:

 

  • Testua: J.P. Cañamero
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Pedro Luis López Bellot
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Jonathan González
  • Antzezleak: Chema Pizarro, Nuqui Fernández, Francis J. Quirós
  • Argiztapenaren Diseinua: Pedro L. López Bellot y Jorge Rubio
  • Talde Teknikoa: Andrés Rodríguez
  • Eszenografia Diseinua: Pedro L. López Bellot
  • Eraikuntza: Víctor M. Cirujano
  • Soinu Espazioa eta Musika: Álvaro Rodríguez Barroso
  • Jantzien Diseinua: Juanjo Gragera
  • Argazkia: Jorge Armestar
  • Bideoak: Jerónimo García eta Sergio González
  • Komunikazioa: Toñi Escobero
  • Produkzio Diseinua: Juanma Holguera
  • Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Marta Moreno Santo-Rosa

 

ren iruzkina

Ikuskizun ona eta dibertigarria! Taularatzean apustu ausarta egin dute: bainuontzi bat, hiru  makil, hiru aktore eta irudimen handiarekin gainontzekoa. Egia da bagaje artistiko handiko aktoreak direla, baina elementu oso gutxirekin sinesgarritasun bufoa ematen diote Amerikaren konkistari. Desmitifikatzen duen peripeziaren irudia ematen, konkistaren pertsonai nagusien parodiak gorpuzten dute. Lurraldeak eta konkistatzaileen errepasoaren zehar bidaiatze komiko proposatzen digute: Peru, Mexiko edo Txile, Pizarro, Cortés, Vasco Núñez de Balboa eta antzeko pertsonai historikoekin dotoreziaz eginiko karikaturak erantsiz.

Konkistatzaileak, diotenez, historiarekin eta munduarekin adiskidetzeko obra bat da. Agian ez da hain horrela (nire ustez). Agian ez da adiskidetzea proposatzen dutena, baizik eta absurdoaren antzerkiaren forma dibertigarriekin ironiaren diskurtsoa sortuz,  konkista amerikarraren miserien inguruko hausnarketara eramatera ?-errealitate anbiguo eta etsigarrira?.

Umore kolpe ugari ditu, erraz ikusteko moduko emanaldia  da eta publiko guztientzat oso gomendagarria bilakatzen da. Eszenaratze minimalista eta garaikidearekin, publikoari absurduarekin barre eragiten diote, eta obraren zenbait puntutan metafora heroikoekin baino, umore lehorrez beteriko esaldi laburren elkarrizketa dugu. Pertsonaien leizea agerian uzten duten alegoriak, baina absurduaren antzerki landuetan espero daiteken bezala, behar ditugun erantzunak ez dituzte ematen.



Euskadi, auzolana