• Facebook
  • Twitter

"Antonia"

Eduki hau partekatu
  • "Antonia"
  • "Antonia"
  • "Antonia"
  • "Antonia"

Zergatik oroitu, zertarako, nola eta zer. Galdera horiei erantzuteko gogoa dago Antonia antzezlanaren sorreran. Lorcak zioen moduan, heriotza zelatan dago eta ez oroitzea hiltzea da.

Zer gertatzen zaio memoriarik gabe geratzen den pertsonari edo herriari? Memoria identitatea al da? Non dago sorrerako kontakizuna?

Idazle baten eta bere pertsonaien historia ezagutu ahal izateko, antzezlanak ebakia egiten du haren burmuinean. Oroitzapenen arteko bidaia da, iraganaren eta orainaren artekoa, errealitatearen eta fikzioaren artekoa. Haren kontakizunaren bilaketa da, eta baita geurearena ere.

 

Fitxa artistikoa

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Liñera
  • Antzezleak: Aitor Pérez Collado, Begoña Martín Treviño
  • Ikus-entzunezkoetako antzezleak: Raúl Camino, Charo Polentines
  • Ikus-entzunezkoen sorkuntza: Estudio Gheada
  • Jantziak: Dedales
  • Argiztapen diseinua: Edu Berja
  • Soinu espazioa: Orsa Tizul
  • Ikus-entzunezkoa: Estudio Gheada
  • Diseinu grafikoa: Raúl Camino
  • Produkzioa: Ékoma Teatro, Javier Liñera
  • Laguntzak: Arriaga Antzokia, Vitoria Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Centro Cultural Montehermoso, Amorebietako Udaketxea
  • Dirulaguntza: Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza
  • Ikuskizun mota: Antzerki garaikidea, drama
  • Iraupena: 80´
  • Formatua: 10/8/5

Dosierra

Fitxa teknikoa

ren iruzkina

Antonia Javier Liñerak idatzitako eta zuzendutako lana da, Aitor Pérez Collado eta Begoña Martin Treviñok antzeztuta. Zergatik gogoratu, zertarako, nola eta zer den jakiteko gogoa sortzen du obrak; "gogoratu gabe, oroimena presente egon gabe, zer zentzu duen egiteak, egoteak. Kontatzen dugun hori da kontakizuna, memoria da, gure hildakoak dira", azaltzen dute.

Istorioak oroitzapenik gabe utziko duen gaixotasun arraro batekin diagnostikatu duten idazle bat aurkezten du. Bere doktoreak, gaixotasuna geldiarazteko ariketa ezberdinak egitera gonbidatzen du, baina idazleak, bere idazkera eta bere oroitzapenak nola hondatzen diren ikusteari uko egiten dio.

Horrela, lanak oroitzapenen, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fikzioaren arteko bidaia egiten du. Eta historia liburuetan agertzen ez diren pertsonaien eskutik egiten du: emakume bat, gay bat eta artistak. Obra bere kontakizunaren eta gure kontakizunaren bilaketa da.



Euskadi, auzolana