• Facebook
  • Twitter

"Amua"

Eduki hau partekatu
  • "Amua"

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira, bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu.

Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Fitxa

  • Zuzendaria: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Musika: Maite Larburu
  • Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd
  • Eszenografia laguntzailea: Ponpon
  • Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia
  • Teknika laguntzailea: Ieltxu Ostolaza
  • Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
  • Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
  • Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena
  • Banaketa: Irantzu Azpeitia
  • Bitartekaritza: Arantxa Hirigoyen
  • Konpainiak: Axut!, Artedrama
  • Iraupena: 70 minutu
  • Adina: 14 urtetik aurrera
Axut!

Euskadi, auzolana