• Facebook
  • Twitter

"Al desnudo"

Eduki hau partekatu
  • "Al desnudo"
  • "Al desnudo"
  • "Al desnudo"

Metamorphosis Danceren proiektu berri honek Iratxe Ansak eta Igor Bacovich artistek eratutako bikotearen sorkuntza-prozesua oinarritzen duten zutabeak erakusten dizkie ikus-entzuleei. Dantza garaikideko ikuskizuna da Al desnudo, eta bikotearen sorkuntza-tresnetara hurbiltzen da Danilo Moroni artista bisualaren lankidetzaz. Biluzte artistikoa da, non Metamorphosis Danceren hizkuntza koreografikoaren zer-nolakoak irakur baitaitezke. Horretarako, mugimendu-intentsitate desberdinetan dabil pieza, eta intentsitate desberdinok agertuz doaz pixkanaka interpreteen gorputzean.

Zer gauza ezin izaten ditu ikusi ikus-entzuleak gehienetan? Nola lan egiten du dantzari baten irudimenak inprobisazio batean? Nola erabiltzen dugu arnasa? Al desnudo galdera askori emandako erantzun gisa sortu da; ikus-entzuleak ia inoiz hautematen ez dituen galderei. Ansa eta Bacovich-en hitzetan, "interesatzen zaigu arakatzea nola hauteman daitekeen ikuskizun bat beste ikuspuntu batetik".

Iratxe Ansak (Donostia, 1976) 2020ko Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi du interpretazio sailean.

Fitxa

  • Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
  • Artista bisuala: Danilo Moroni
  • Musika: Philip Glass, Johan Wieslander
  • Musika konponketak: Miguel Angel Burgos
  • Argiztapena: Danilo Moroni
  • Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni
  • Jantzitegia: Carmen Granell
  • Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
  • Ahotsa: Aia Kruse Goenaga
  • Ekoizpena: Spectare
  • Konpainia: Metamorphosis Dance

Euskadi, auzolana