• Facebook
  • Twitter

"Só"

Eduki hau partekatu
  • "Só"

 

Fitxa artistikoa

  • Interpretea: Jesús Velasco
  • Egilea: Jesús Velasco
  • Zuzendaritza: Arturo Cobas y Jesús Velasco
  • Eszenografia: Cruz Velasco y Jesús Velasco
  • Jantziak: Alicia Tojo
  • Argiztapena: Flavia Mayans de la Morena
  • Iraupena: 50 min.

ren iruzkina

Jesús Velasco-k Galizian hasi zuen bere ibilbide artistikoa 2011n, Circonove antzerkia, dantza, akrobaziak eta malabarismoak lantzen. Egun malabarrak dira bere espezialitatea eta benetan ondo egiten dutela. Azken urteetan leku entzutetsu ugarietan egin du lan: PRICE Zirku Antzokian, Teatros del Canal, Moskuko Estatu Handiko Zirkuan, Le Channel Scène Nationale de Calais, Maria Guerrero Antzokian eta Alfil antzokian aritu izan da, besteak beste. 

Emanaldi honetan bereziki kaxak, puru-kutxak erabiltzen ditu malabaretarako. Kaxa asko, ehundik gora. Eta esan dezakegu dotorezia handiz erabiltzen dituela. Pertsonaia bitxi da eta erabiltzen duen lengoaia eta harremana espazioarekin eta objektuekin ere bai eta horrez lortzen du ikuslea mundu horretan sartzea. Unibertso kaotikoa eratzen du maiz, eromen kasik komikoa sortuz behin eta berriro. Honokotan eman ohi den bezala, hemen ere, ekilibrioaren tentsioa du gustuko eta horretarako oso baliagarria du publikoaren esku-hartzerako aukeratzen duen unea.

Ikuskizun hau arte eszenikotara hurbiltzeko aukera polita da. Ikuskizunak begiratzeko eta sentitzeko gogoa ematen du. Malabarrak beste modu batez begiratzeko, eszena zubiak irekitzeko modu baliotsua.



Euskadi, auzolana